miércoles, 8 de septiembre de 2010

2010-09-09


kaixo lagunok! zer moduz operretan, ondo, ezta!
Hementxe gaude berriro, ikasturte berri bat hasteko gogorik...JA,JA,JA...
Zuetariko batzuek ez daude,D.B.Hra joan baitira, sorte ona izan,eman gorontziak gure partez;
baina zuek,6. mailakoak bai,hortxe zaudete ondinok,eta espero dugu zuek Ermura etortzea.
Hemen egongo gara zuen zain. LASTER ARTE

lunes, 21 de junio de 2010

2010/06/22

kaixo lagunok:
Pentsatu barik ikasturtearen amaiera ailegatu gara, eta orain OPORRAK .
Oso ondo pasa eta indarrak hartu hurrengo ikasturtea gogor hasteko.Irailean ikusiko dugu berriro, ezta?
ADIO!!!!

lunes, 14 de junio de 2010

2010/06/21

Ermuak Euskal jaiaren XXXIII.edizioa ospatu genuen,atzo, ekainaren 13an.laurehundik gora dantzari egon ziren atzo gure herrian; gehienak Durangaldekoak eta Lea-Artibaioak.
Nahiz eta talde horiek Forua,Durango,Matiena,Markina eta Larraunetik,batez ere etorri zitzaizkigun,Mutrikutik ere etorri ziren.
Ikusi arte.



martes, 1 de junio de 2010

2010-KO MAIATZAK 28-AN, OSTIRALEAN ERMUAKO San Lorenzo IKASTETXEKO L.H.5-EKO B-D GELAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK IDIAZABALEN.



Ostiralean Maiatzak 28-an Ermuako ikastetxeko L.H.5-ko B-D gelako ikasle eta irakasleak Idiazabalera etorri ziren, goizeko 10:00-tarako. B gelan 2 neska eta 9 mutil ziren eta D gelan 3neska eta 8 mutil. Ermuakoak etorri bitartean guk azterketa izan genuen, baina lasai egin genuen, erraza zelako eta Ermuakoak zetoztelako. Iritsi orduko ibilbideari ekin genion, euria ere egin zigun. Lehenengo Lobiora igo ginen, herri osoa ikusi genuen, Ampotik hasi eta Jaso-arte. Ondoren Urrutiko etxe aldera joan ginen eta Naiararen etxea ikusi genuen. Gero bide gorritik bueltatu ginen. Herrialdera sartu eta Indiano etxeak erakusten hasi ginen, Mabi, Torre, Txomenane, Jauregialzoenea eta Pilarrenea. Elizako atea ere erakutsi genien, baita ere hilerri zaharra eta gazta museoa. 13:00-tarako kiroldegira bueltatu ginen bazkaltzera, Ermuatarrak lagun egin genituen eta batera bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren ateri zegoen eta kanpoan eta barruan jolastu ginen, sokasaltoan, futbolean, saskibaloiean eta bomban. Xabi berriz gure mendiak marrazten haritu zen, eta ederki egin ere. 15:00-tarako autobusa zuten, penarekin baina joan ziren. Gu berriz Raimundo Bueno ipuin kontalaria entzuten geratu ginen, L.H.5-6koak. Raimundo entzutea zoragarria izan zen, oso ondo zekielako ipuinak kontatzen eta oso ondo expresatzen zuelako. Guri errepikatzeko egun bat iruditu zitzaigun.

domingo, 30 de mayo de 2010

2010-05-31

Kaixo lagunok:
Hementxe gaude berriro,gure herrian. Zuekin oso ondo pasatzeaz gain, zuen herria ze polita den ikusi dugu. Eskerrik asko denagatik,benetan oso gustora egon gara guztiok, bai ikasleak ete bai irakeasleak.Hona hemen hainbat argazki,ez da gehiegi ikusten, baina denok gaude.
Adio!!!




jueves, 27 de mayo de 2010

2010-05-27





Pasaden asteartean, gure eskolako 5. mailako ikasle bat, ARITZek, hain zuzen, Bergaran
harri-jasotze erakustaldia izan zuen. Hona hemen hainbat argazki....

miércoles, 26 de mayo de 2010

OSTIRALEKO IBILALDIA



Kaixo lagunok, zuen komentarioak irakurri ditugu. Beno ostiralean egin behar dugun ibilaldia oso erraza da, ba du aldapatxoren bat (hasieran), asfalto gainean ibili behar dugu eta erritmo oso geldoan beraz lasai etorri.
Arratsaldeko jokuei buruz ba espero dugu gustatzea, zuetako batek esaten zuen, ea berriak diren, ba... ez dakigu baino ondo pasatzea espero dugu.
Ostiralean ikusiko gara.