viernes, 30 de abril de 2010

ERMUKO ARGAZKIAK

Kaixo lagunok:

Zuen herriko argazkiak ikusi ditugu eta benetan herri polita duzuela esan behar dizuegu. Baina gurea ere ez da itsusia. Zuek bezala, gu ere gure herritik zehar ibili gara argazkiak ateratzen. Album txikia osatu dugu. eta emaitza jarraian daukazue.

Bestalde, hobeto ezagutu gaitzazuen, gure aurkezpen pertsonala lantzen dihardugu. Aurkezpen hau laister posta elektronikoz bidaliko dizuegu. Ea gustuko duzuen.

viernes, 23 de abril de 2010

ESKOLAKO 1. ASAMBLADA

Kaixo lagunok, joan zen asteazkenean aurrera eraman genuen eskolako asamblada, lehengo aldia zen eta urduri geunden, ez genekien nola aterako zen. Asambladaren helburua, ikastetxeko zenbat eremuetarako arautegia adostea izan zen. Datorren astean xehetasun gehiago idatziko dizuegu, jarraitu genuen prozedura e.a. baino momentuz iruditxo batzuk kokatzen dizuegu.

viernes, 16 de abril de 2010

ARGAZKI RALLY-a

Beno lagunok, oraintxe atera ditugu argazkiak eta norbaitek ikusi nahi baditu aste bukaeran ba... hementxe dituzue. Espero dugu gustatzea gure herria eta ahal duzuenean zuek ere gauza berdina egitea.

IDIAZABAL, Goierriko herria.

Hemen kokatzen dizuegu herriari buruzko zenbat datu, baita ere zintzilikatuko dugu google docs-en, nahi baduzue editatu edo...
Gaur arratsalderako daukagu pentsatuta argazki rally bat egitea zuei argazki pñilo bat eskaintzeko, bitarte horretan pare bat bakarrik.

2010eko apirila

Kaixo lagunak!!


Gu Idiazabalgoak gara, Aita Iparragirre herri eskolakoak. Idiazabal Goierrin dago, eta Segura, Olaberria, Ataun eta Zegamarekin egiten du muga. Idiazabal herri txikia da, baina ez da horren motza. Kale nagusi zuzen bat dauka eta kale horretatik beste kale guztietara joan daiteke. Baina herritik kanpo ere badaude beste leku batzuk Idiazabalgoak direnak. Adibidez: Olaberria eta Segura aldera baserri asko daude; Segurara bidean industria gune handi bat dago; Gainera Etxegarate ere Idiazabalen dago, Etxegarateko protua igotzen ari garela, Ursuaran auzoa aurkitzen da, Ursuaran lehen Segurako auzo bat izan zen baina segurarrek kasorik handirik ez zioten egiten eta Idiazabaldarrak izatera pasatu ziren. Idiazabal mendiz inguratuta dago, eta batzuk esango dizkizuegu: Atxurbi, Irumugata eta Arantzamendi.

Herriaren hasieran Arizkorreta futbol zelaia dago. Bertan Idiazabal Kirol Elkarteko jokalariek jokatzen dute. Aurrera jarraituta eta eskuin aldera Zigor auzoa dago, eta ezkerrera Aranburu gaztandegia dago.Gaztandegi horretan gure gelako Olaia Aranbururen aitak gazta famatuak egiten ditu. Bertan Idiazabal izeneko gazta famatua egiten dute. Metro batzuk aurreago frontoi zaharra dago eta Gipuzkoako ezker paretarik gabeko bakarrenetarikoa da. Orain dela urte asko frontoi hau zen herriko pilotalekua. Baina gaur egun, beste pilotaleku bat erabiltzen dugu jolasteko eta pilota partiduak egiteko. Pilotaleku horrek Igarondo du izena. Gainera, pilotaleku honen ondoan, Igarondo izena duen igerilekua ere badago. Udan, eguraldi ona egiten duenean bertan jolasten dugu.

Igerilekuaren ondoan udaletxe berria egiten ari dira. Oraidik obretan dago, baina egun batzuk barru inauguratuko dute. Liburutegi berria ere udaletxean jarriko dute. Udaletxe berriaren aurrean herriko plaza dago. Herri askotan bezala plaza karratua da, baina albo batean kioskoa du. Herriko jaietan kioskoan jotzen dute musika taldeek, eta gainontzeko egunetan umeak jolasten aritzen dira. Plazaren beste aldean, Txomenane parkea dago. Lehen jardin pribatua zen eta Ameriketako zuhaitzak daude. Haurrak jolasteko lekua dago, txirrista eta kulunpioekin. Baina inguruan zelai eta arbola handiak daude, eta udan, eguraldi ona egiten duenean, jende asko egoten da. Parkeko goiko aldean egurrezko mahaiak daude, jendea bertan egoteko. Gainera, arbola bakoitza zein den jakiteko plaka batzuk daude jarrita.

Kale nagusian aurrera jarraituta Mikel Goiaingeruaren Eliza dago. Elizaren sarrera nagusian ate erromaniko polit eta zahar bat dago. Elizaren kanpo aldean parke bat dago, eta parkean artzain baten estatua dago, Idiazabalek gaztaiarekin duen harremana adierazten duena. Elizaren beste aldean, jardin txiki bat dago, eta han harrizko ardiak daude eta bat bururik gabe dago norbatek puskatuta.Eta horiek apaingarri bezala daude jarrita.
Elizaren parean bi bide jarraitu daitezke. Ezkerreko bidea oinezkoentzakoa da, eta egunero bide horretatik joaten gara eskolara oinez “Oinezkoen trenean”. Eskuineko bidean Pilarrenea dago. Pilarrenea Indianoen garaiko etxea da, eta gaur egun jatetxe bat dago bere beheko solairuan, KZ gunea eta eguneko zentroa ere eraikuntza honetan daude. Idiazabalgo jende asko ezkondu da Pilarrenean.

Pilarrenearen parean dago Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa edo museoa. Bertan Idiazabal gaztaren inguruko informazio guztia aurkitu daiteke. Bisitari eta turista asko joaten dira museora bertan dagoena ikustera. Aurrera jarraituta, Aita Iparragirre herri eskola, gure eskola, dago, eta Zelaako kiroldegia. Kiroldegian ginasio bat dago, areto futbolean ibiltzeko lekua eta aldagelak daude. Gainera, Idiazabalen areto futboleko taldeak daude, mutilena eta neskena. Kiroldegiaren kanpoaldean futboleko eta saskibaloiko pistak daude. Udan saskibaloiko pistan sarea jartzen dute teniseko ikastaroak egiteko. Kiroldegian gainera, helduek ginasia ere egiten dute. Herriaren irteeran monjen konbentua ere badago.

Herrian zehar etxe dotore asko ere badaude. Horiei jauregi deitzen zaie eta honako hauek dira aipagarrienak: Maugia, Oiarbide, Arimasagasti eta Eztenatorre. Herri guztietan bezala ermitak ere badaude: Gurutzeta eta San Iganazio adibidez. Gainera San Ignazio ermitaren ondoan Oria errota dago. Gaur egun ez dago martxan, baina orain dela urte gutxi batzuk arte irina egiten zuten. Ermitez gain, iturri asko ere badaude Idiazabalen, eta gehienetan menditik zuzenean etortzen da ura. Iturri bat pilotalekuaren ondoan dago, eta jende asko joaten da bertara ura hartzera. Iturri horretatik irteten den urak arrautza ustelaren usaina dauka. Beste iturri bat Arizkorretako futbol zelaitik gertu dago, beste bat Olaberriara bidean, Goenekoa baserritik gertu. Aranburu gaztandegira bidean dago beste iturri bat, farmaziaren parean. Beste bat herritik urrutiago dago, Ampo fabrikaren ondotik aurrera jarraituta. Zigorretik beheko bidea jarraituta, bidegorriaren ondoan beste iturri bat ere badago.

Idiazabalen San Blas jaiak ospatzen dira. San Blas eguna otsailaren 3an da, egun horretan paella erraldoi bat egiten da 1000 – 1200 lagunentzat eta Juanmak prestatzen du, eta San Blas txiki eguna hurrengo egunean. San Blas jaietan eztarriko minik ez edukitzeko zintak bedeinkatzen dira, eta erroskilak. San Blas jaiak dira herriko festarik garrantzitsuenak, gure patroia San Blas delako. Baina festa gehiago ere baditugu. Hemendik gutxira, maiatzen 2an, Gazta Eguna ospatuko dugu eta Espainiako jende gonbidatu asko etorriko da beste gazta mota askorekin. Gainera irailaren 29an San Migel jaiak egiten dira Ursuaranen eta uztailaren 31an San Ignazio jaiak ospatzen dira Katea auzoan. San Adriango prozesioa ere egiten da.

Ba hauxe da gure herria: Idiazabal. Oso labur bada ere, Idiazabal nolakoa den kontatu dizuegu. Beraz, orain zuen txanda da. Idiazabala etortzera gonbidatzen zaituztegu, herria eta idiazabaldarrak ezagutzera.

Aita Iparragirre herri eskolako L.Hko 5. eta 6.maila

ERMUA-IDIAZABAL MAPA


Kaixo lagunak:
Ikusten duzuenez ez gaude hain urruti 53 km besterik ez duzue eta kotxez
eginez gero hiru ordu laurden tardatzen da .
Ikusi arte.

miércoles, 14 de abril de 2010

GURE BLOG-ak

Kaixo berriro ere, beno oraingo honetan, gure (LH5ekoak) BLOG-en berri emateko idazten dizuegu. Orain dela bi urte hasi ginen lantzen baliabide hau eta ordutik hona bi BLOG-ekin lana egin izan dugu. Haserakoa "nireblog" atarian argitaratu genuen eta sobrare atari hori ez dago operatibo, 25.000 sarrera baino gehiago izan genituen baino han egindako lan gehiena galdu dugu.


BLOG berria ikusteko KLIK EGIN HEMEN

martes, 13 de abril de 2010

ESKOLAKO ARGAZKIA





Hona hemen, gure eskolako argazkia, alboko etxebizitzako azkenengo solairutik aterata dago.
Kaixo Aita Iparragire:
Azkenean martxan jarri gara, ea blog interesgarria ateratzen zaigun guztion artean.
Hasteko hemen dago gure eskolako logoa.






lunes, 12 de abril de 2010

GURE IKASTETXEKO WEB ORRIALDEA

Kaixo berriro ere, pentsatu det egokia izan daitekeela gure ikastetxeko web orriaren lotura bat kokatzea, beraz lotura honetan klikatzen baduzue, zuzenean gure ikastetxeko web-era sartuko zaitezte.
AITA IPARRAGIRRE

GURE LOGOA


Kaixo lagunok, jarraian kokatzen dizuet gure eskolaren logoa, eskatuko nizueke, zuek ere berdin egitea beste sarrera bat eginez.