domingo, 30 de mayo de 2010

2010-05-31

Kaixo lagunok:
Hementxe gaude berriro,gure herrian. Zuekin oso ondo pasatzeaz gain, zuen herria ze polita den ikusi dugu. Eskerrik asko denagatik,benetan oso gustora egon gara guztiok, bai ikasleak ete bai irakeasleak.Hona hemen hainbat argazki,ez da gehiegi ikusten, baina denok gaude.
Adio!!!




jueves, 27 de mayo de 2010

2010-05-27





Pasaden asteartean, gure eskolako 5. mailako ikasle bat, ARITZek, hain zuzen, Bergaran
harri-jasotze erakustaldia izan zuen. Hona hemen hainbat argazki....

miércoles, 26 de mayo de 2010

OSTIRALEKO IBILALDIA



Kaixo lagunok, zuen komentarioak irakurri ditugu. Beno ostiralean egin behar dugun ibilaldia oso erraza da, ba du aldapatxoren bat (hasieran), asfalto gainean ibili behar dugu eta erritmo oso geldoan beraz lasai etorri.
Arratsaldeko jokuei buruz ba espero dugu gustatzea, zuetako batek esaten zuen, ea berriak diren, ba... ez dakigu baino ondo pasatzea espero dugu.
Ostiralean ikusiko gara.

lunes, 24 de mayo de 2010

MAIATZAK 28rako EGITARAUA

Kaixo lagunok, beno Juanmak esan digu datorren ostiralean zatoztela eta egun horretarako egitaraua prestatu dugu. Ea gustatzen zaizuen.

De argazki rally-a


* Goizeko 10:00 Ongi etorria Eskolako aterpean.
* Jarraian 10:10 Idiazabal ezagutzera joango gara 2-3 orduko ibilaldi lasaia. (Eskola - Lobioko begiratokia - Urrutikoetxe - Goardigain industrigunea - Bide gorria - Katea auzoa - Herri gunea)
Ibilaldi hau erabiliko dugu zenbat xehetasun emateko. Gehin bat indiano etxeak eta Idiazabalgo txokoak.
* Ibilaladia amaitu ondoren, eskolako jolastokian bazkaldu egingo dugu.
* Ondoren eta eguna amaitzeko joku kooperatiboak.
* Iristeko ordua ailegatzen denean, muxuak eta agurrak.
Oharra: Jokuetarako pentsatu dugu talde nahasiak egitea. Joku hauek ez dira konpetitiboak izaten, hau da ez da egoten irabazlerik ez galtzailerik.

ZER IRUDITZEN ZAIZUE?

De argazki rally-a

"PIGS MIGHT FLY"

Kaixo lagunok, beno aurten guk ez dugu prestatu antzerkirik baino ikusi bai egin dugula.
"Pigs might fly" Txerriak hegan egin dezakete. Izenekoa ikusi genuen. Bastante ona iruditu zitzaigun eta gutariko batzuk eszenatokira igo eta dena egin genuen. Argazkiak ikusgaijartzen ditugu.
antzerkia ingelesez

2010-05-24 GURE ANTZERKIA

kaixo lagunok:
Pasaden astean,maiatzaren 20an "Deba Beheko eskolarietako antzerkiXXVI erakusketa" izan zen,
eta gure ikastetxetik, bai 4. mailakoek, bai 5. mailakoek, bi antzerki egin genituen.
Gure antzerkia "MANUELTXOAREN HABILEZIA " izan zen, eta honekin batera argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu.


lunes, 17 de mayo de 2010

NOSOTROS SOMOS LOS DE L.H.6

Hola a todos, como os prometimos, publicamos la presentación de sexto. Perdonar pero nuestro castellano es un poco cerrado. No os riaís mucho.

MERKATU TXIKIA (Argazkiak)

Lehen agindu bezala hementxe dituzue trueke merkatuaren argazkiak

TRUEKE MERKATUA



Kaixo denori, joan zen astean burutu genuen lehenengo aldiz trueke merkatua, egia esan oso arrakastatsua suertatu zen, esperientzi polita. Hemen kokatzen dizuegu Jose Goikoetxea eta Jose Luis Elio Ingurugiro batzordeko kideei eginiko galdetegia. Nahiko luzea da eta kargatzen denbora pixka bat beharko da, beraz pazientzia.
Ahalik eta lehen kokatuko dizuegu argazkiak.

ERMUKO 5. D MAILAREN AURKEZPENA


Kaixo lagunok:

Argazkian ikusten duzuenez oso ikasle gutxi gara gelan eta baita neska gutxi ere, hiru besterik ez.

Oso langileak garela esaten dugu, baina andereñoak ez du gauza bera penrtsatzen.

Gure arteko harremanak onak izaten dira normalean, baina noiz behinka eskanbilak sortzen dira.

Atsedenaldietan jolasteko hiru taldetan banatzen gara, gustuaren arabera: batzuk futbolean aritzen dira, beste batzuk sokarekin eta besteak hitz egiten egoten gara.

Aurten, urtero bezala, zenbait irteera egin ditugu. Adibidez; Deban egon ginen kosta aztertzen eta beste batzuk.

Baita ere antzerki bat prestatzen ari gara eta laister Eibarko Unibertstate Laboralean antzeztuko dugu. Honi buruz berriak jarriko ditugu bloggean.

Agur, laister arte.

Ah! ia ahaztu zaigu, gure andereño Pili deitzen da (oso jatorrra dela jartzeko esan digu).




domingo, 16 de mayo de 2010

ERMUA-GURE HERRIA







Zer moduz lagunok!!!
Orain dela aste pare bat gure herriko hainbat argazki bidali genizkizuen,ba orain gure historia eta ohitura batzuk esagutuko dituzue, espero dut "rollo" handia ez izatea.

DATU OROKORRAK
Ermuko udalerriak 6,49km karratu hedadura du, eta Bizkaiko lurralde historiko ekialdeko muturrean dago,Gipuzkoako mugan eta Durangaldearen barnean.Hauekditu mugak:hegoaldean Zaldibar (Bizkaia); mendebaldean Mallabia(Bizkaia) eta ekialdean Eibar (Gipuzkoa).
Ermuko hiria Urko eta Ureta mendien magalek osatzen duten sakonune batean dago, eta Oiz mendikatetik eta Urko menditik jaisten diren zenbait erreka iristen dira bertara, Ego ibaian elkartzen direnak, hiritik gertu.
BIZTANLERIA- 18.000 biztanle.
EKONOMIA- Industria txikia eta ertaina.

HISTORIA-Ez dakigu zehatz-mehatz Ermua noiz sortu zen, baina ematen du 1.372 baino lehen sortu zela.
Etengabeko tirabiren lekuko izandako mugako gune honek bandokideen borroka.leku izan zen, defenditzeko dorreak eta harresiak eraikitzera behartuz.
Donejakueko erromesaldiaren oasa.lekua izan zen.
Frantziaren aurkako konbentzioko gerrak frantsesen inbasioa ekarri zuen,1.794an herria
arpilatuz eta errez.

ERAIKUNTZAK:
UDALETXEA-" Marqués de Valdespina"-jauregia, XVIII.mendearen erdialdekoa da
SANTIAGO APOSTOLUAREN ELIZA, nahiz eta 1.600 inguruan hasi zen erikitzen, XVIII.mende arte ez zen bukatu
LOBIANO JAUREGIA,XVI.mendean eraiki zen


BITXIKERIAK:
INAUTERIAK-Ostegun potoloan ospatzen den oilar-proba " EGUEN ZURI "eta hurrengo egunean "HARTZA EGUNEAN" kalejira egiten da.
EUSKAL JAIA-Eskuarki maiatzaren lehen igandean ospatzen den jai honek euskal dantza trzdizionala omentzen du .Euskal herriko hainbat lurralde historikoko dantzariak bertaratzen dira.
SAN MARTIN FERIA-aZAROAN OSPATZEN DA . Feria honetan inguruko baserritarren nekazaritza-produktuak ikusteaz gain erosi ere egin dezakegu.
SATIXAGUAK-Herriko jaiak dira eta uztailaren 24 tik -27 ra ospatzen dira.Ekintzen eskaintza zabalak, herritarren parte hartzeak eta txarangen koloreak dira Sant
ixaguen alderdi azpimarragarrienak.
Añadir imagen
Eliminar formato de la selección
gonbidatuta zaudete!!!

miércoles, 12 de mayo de 2010

ERMUKO L:H:5:eko aurkezpena




kaixo adiskideok!
Hementxe gaude berriro gure taldearen aurkezpena egiteko.
San Lorenzo ikastetxeko, L.H. 5B.eko ikasleak gara.San Lorenzo ikastetxea Ermuan dago, autopistaren alboan.
Gu, oso talde txikia gara, 11 ikasle besterik ez gaude, gainera hamaiken artean bi neska baino ez daude; gehienok mutilak gara.
Bi urte genituenetik elkarrekin gaude, egia da, gure taldean ere gora-beherak egon direla, batzuk joan dira eta beste batzuk, ordea, etorri dira.
Gure gelan izateko era desberdina ditugu. Adibidez, Imanolek ez daki isilik egoten; Xabier, gehienetan "ilargian" dago, hori bai, beti arkatzaren bat eta paper bat izango ditu bere alboan marrazkiak egiteko, oso margolari trebea da bera. Ilyass ezin da geldirik egon, beti dago leku batetik bestera.

Guztira, 4 irakasle ditugu. Marijo gure tutorea da, Arantza ingelesekoa, Iñaki, soinketa ematen duena eta Agurtza musikakoa. Orokorrean talde alaia gara, berritsuak ere bai; batzuetan, andereñoa haserretzen da iskanbila handia sortzen dugulako, eskerrak gutxi garela...
Beste batzuetan irakasleak esaten digu oso alferrak garela eta hori bakarrik etxeko lanak ez egiteagatik!!!

Ikasturte honetan irteera asko egin dugu. Abenduan, gabonak baino lehen, Lurraskan egon ginen
hiru egun pasatzen; Marijo, Pili, Arantza irakasleekin eta L.H. 6koekin. Animaliei jaten ematen ikasi genuen, zaldian ibili ginen, eskulanak eta kandelak egin genituen.

Egun bateko irteerak ere egin ditugu Durangora eta Bilbora. Durangoko planetariora joan ginen iluntzean eta teleskopien bidez ILARGIA eta VENUS ikusi genituen. Mundiala izan zen.
Beste irteerak 5D.eko ikasleek kontatuko dizkizuete.

Adio!!!!!

KOBAZULOAeKAIN


Kaixo lagunok:
Atzo, maiatzaren hamaikan, 6. eta 5. mailakoak Ekainberri-an egon ginen egun osoan.Hantxe kobazuloa bisitatzen egon ginen.Nahiz eta erreplika izan,benetakoa ematen zuen.Kobazulo barruan labar-pinturak ikusi genituen;bisonteak,zaldiak,oreinak eta baita hartzak ere.
Tailerrak ere egin genituen, baina hoberena, arkuarekin eta lantzarekin jaurtiketak egitea izan zen.
Bazkaltzeko orduan, errekaren alboan egon ginen eta amaitu genuenean hantxe bertan jolastu genuen autobusa etorri arte.
Oso ongi pasa genuen.
Hurrengo arte.

martes, 11 de mayo de 2010

NORTZUK GARA? AXARIAK GARA!

Kaixo, agindu genizuen moduan hementxe daukazue gure aurkezpena. Zuena oso polita iruditu zitzaigun, baina Juanmak idatzizkoa egin behar genuela esan zigun eta benga, lan eta lan. Ea gustatzen zaizuen.
Google docs erabiliz egin dugu.

miércoles, 5 de mayo de 2010

NORBANAKOEN AURKEZPENAK


Kaixo Ermuatarrok, atzo publikatu genuen Idiazabalgo LH5eko aurkezpena, LH6koa erderaz bidaltzea pentsatu dugu, baino modu berdinean, aurkezpena eta irudia. Ahal badugu gaur bertan bidaliko dizuegu LH5eko norbanakoen aurkezpenak eta erantsirik gelakoen irudiak banaka-banaka. Proposatzen dizuegu joku bat,gustokoa badezue behintzat, ea zenbait irudi, aurkezpen egokiekin lotzen dituzuen.
LH6ko aurkezpen pertsonalak, erderaz bidaliko dizuegu. Ados?
Ondo izan
LH5

martes, 4 de mayo de 2010

IDIAZABALGO L.H.5eko AURKEZPENA



Kaixo adiskideok!!
Aita Iparragirre ikastetxeko, L.H.5eko ikasleak gara. Aita Iparragire herri eskola Idiazabalen dago, Zepai kalean eta kiroldegiaren ondoan . Guztira gelan 18 ikasle gaude, 7 mutil eta 11 neska. Ikusten duzuenez neskak gara gehienak.
Hiru urte genituenetik elkarrekin gaude gelan guztiok.Bi urte genituela Ainhoa izeneko neska bat zegoen gure gelan.Baina hiru urterekin Usurbilera joan zen eta bi neska etorri ziren: Iraitz eta June .Lau urterekin Beñat etorri zen eta bost urterekin joan. Baina iaz bi lagun berri etorri ziren gelara: Ariane eta Amine. Ariane Brasilgoa da eta iazko maiatzean etorri zen Idiazabalera bizitzera. Ondo moldatu gara elkarrekin hasieratik, eta lagunak egin gara arazorik gabe. Iaz Amine etorri zen. Amine Marokokoa da. Txikitatik gurekin gelan egon zen June , baina iaz Errenteriara joan zen bizitzera, eta orain bisitan etortzen denean berarekin egoten gara.
Gelan seinaka gaude eserita, baina Aste Santuko oporren ondoren irakasleak lekuz aldatuko gaitu. Momentuz gustora gaude horrela eserita, baina ikusiko dugu aldatzen garenean.
Gure gelan izateko era ezberdina ditugu, asko gaudelako. Adibidez Julen eta Amine askotan haserretzen dira, Enekok asko hitz egiten du eta txiste asko kontatzen ditu eta neskak dantzari onak garela esaten digu maixuak. Gure gelan bixkiak diren bi ahizpa ere badaude, Amaia eta Elixabet. Olaia izena duten bi neska ere badaude, eta beste bi Irati izena dutenak. Abizenaren bidez bereizten ditugu: Olaia Aranburu eta Olaia Agilar eta Irati Iparragirre eta Irati Mujika. Olaia Aranbururen aitak Idiazabal gazta famatua egiten du.
Neskak eta mutilak kirol asko egiten dugu.
Guztira sei irakasle ditugu, eta Juanma da gure tutorea. Alixi musikako irakaslea da, Belen ingelesekoa, Maite gaztelerakoa, Ana matematikako laguntzaiea eta Jose Luis jinasiakoa. Juanma oso txistosoa eta graziosoa da, eta askotan ilea hartzen digu. Broma asko egiten dizkigu, baina serio ere jartzen da batzuetan eta orduan “ kontuz”.
Otsailean Baratzen egon ginen hiru egun pasatzen, Juanma, Ana eta Maite irakasleekin eta L.H.6 koekin . Animaliei jaten ematen ikasi genuen, zaldian ibili ginen, eskulanak eta ogia egin genituen eta baratzean ere ibili ginen. Egun bateko irteerak ere egin ditugu Gasteizera eta Donostiara. Ea ikasturtea amaitzerako gehiago egiten ditugun!!
Hauxe da gure gela, Zer iruditzen zaizue? Zuena nolakoa den jakiteko irrikitan gaude. Erantzun eskutitza gela nolakoa den azalduz.


Laster arte!!!

Aita Iparragirreko, L.H.5.eko ikasleak