martes, 1 de junio de 2010

2010-KO MAIATZAK 28-AN, OSTIRALEAN ERMUAKO San Lorenzo IKASTETXEKO L.H.5-EKO B-D GELAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK IDIAZABALEN.



Ostiralean Maiatzak 28-an Ermuako ikastetxeko L.H.5-ko B-D gelako ikasle eta irakasleak Idiazabalera etorri ziren, goizeko 10:00-tarako. B gelan 2 neska eta 9 mutil ziren eta D gelan 3neska eta 8 mutil. Ermuakoak etorri bitartean guk azterketa izan genuen, baina lasai egin genuen, erraza zelako eta Ermuakoak zetoztelako. Iritsi orduko ibilbideari ekin genion, euria ere egin zigun. Lehenengo Lobiora igo ginen, herri osoa ikusi genuen, Ampotik hasi eta Jaso-arte. Ondoren Urrutiko etxe aldera joan ginen eta Naiararen etxea ikusi genuen. Gero bide gorritik bueltatu ginen. Herrialdera sartu eta Indiano etxeak erakusten hasi ginen, Mabi, Torre, Txomenane, Jauregialzoenea eta Pilarrenea. Elizako atea ere erakutsi genien, baita ere hilerri zaharra eta gazta museoa. 13:00-tarako kiroldegira bueltatu ginen bazkaltzera, Ermuatarrak lagun egin genituen eta batera bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren ateri zegoen eta kanpoan eta barruan jolastu ginen, sokasaltoan, futbolean, saskibaloiean eta bomban. Xabi berriz gure mendiak marrazten haritu zen, eta ederki egin ere. 15:00-tarako autobusa zuten, penarekin baina joan ziren. Gu berriz Raimundo Bueno ipuin kontalaria entzuten geratu ginen, L.H.5-6koak. Raimundo entzutea zoragarria izan zen, oso ondo zekielako ipuinak kontatzen eta oso ondo expresatzen zuelako. Guri errepikatzeko egun bat iruditu zitzaigun.

3 comentarios:

  1. Penagarria izan zen ipuin kontalaria ez ikustea.Aritz.

    ONDO PASA!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Zuekin ipuin kontalaria ez ikustea faena zen,oso ondo pasatu nuen zuekin eta.

    Cynthia

    Adio!!!!!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo lagunok:
    Pena handia eman dit zuekin ipuin kontalaria ez ikustea.

    ADIO!!!

    ResponderEliminar