martes, 4 de mayo de 2010

IDIAZABALGO L.H.5eko AURKEZPENA



Kaixo adiskideok!!
Aita Iparragirre ikastetxeko, L.H.5eko ikasleak gara. Aita Iparragire herri eskola Idiazabalen dago, Zepai kalean eta kiroldegiaren ondoan . Guztira gelan 18 ikasle gaude, 7 mutil eta 11 neska. Ikusten duzuenez neskak gara gehienak.
Hiru urte genituenetik elkarrekin gaude gelan guztiok.Bi urte genituela Ainhoa izeneko neska bat zegoen gure gelan.Baina hiru urterekin Usurbilera joan zen eta bi neska etorri ziren: Iraitz eta June .Lau urterekin Beñat etorri zen eta bost urterekin joan. Baina iaz bi lagun berri etorri ziren gelara: Ariane eta Amine. Ariane Brasilgoa da eta iazko maiatzean etorri zen Idiazabalera bizitzera. Ondo moldatu gara elkarrekin hasieratik, eta lagunak egin gara arazorik gabe. Iaz Amine etorri zen. Amine Marokokoa da. Txikitatik gurekin gelan egon zen June , baina iaz Errenteriara joan zen bizitzera, eta orain bisitan etortzen denean berarekin egoten gara.
Gelan seinaka gaude eserita, baina Aste Santuko oporren ondoren irakasleak lekuz aldatuko gaitu. Momentuz gustora gaude horrela eserita, baina ikusiko dugu aldatzen garenean.
Gure gelan izateko era ezberdina ditugu, asko gaudelako. Adibidez Julen eta Amine askotan haserretzen dira, Enekok asko hitz egiten du eta txiste asko kontatzen ditu eta neskak dantzari onak garela esaten digu maixuak. Gure gelan bixkiak diren bi ahizpa ere badaude, Amaia eta Elixabet. Olaia izena duten bi neska ere badaude, eta beste bi Irati izena dutenak. Abizenaren bidez bereizten ditugu: Olaia Aranburu eta Olaia Agilar eta Irati Iparragirre eta Irati Mujika. Olaia Aranbururen aitak Idiazabal gazta famatua egiten du.
Neskak eta mutilak kirol asko egiten dugu.
Guztira sei irakasle ditugu, eta Juanma da gure tutorea. Alixi musikako irakaslea da, Belen ingelesekoa, Maite gaztelerakoa, Ana matematikako laguntzaiea eta Jose Luis jinasiakoa. Juanma oso txistosoa eta graziosoa da, eta askotan ilea hartzen digu. Broma asko egiten dizkigu, baina serio ere jartzen da batzuetan eta orduan “ kontuz”.
Otsailean Baratzen egon ginen hiru egun pasatzen, Juanma, Ana eta Maite irakasleekin eta L.H.6 koekin . Animaliei jaten ematen ikasi genuen, zaldian ibili ginen, eskulanak eta ogia egin genituen eta baratzean ere ibili ginen. Egun bateko irteerak ere egin ditugu Gasteizera eta Donostiara. Ea ikasturtea amaitzerako gehiago egiten ditugun!!
Hauxe da gure gela, Zer iruditzen zaizue? Zuena nolakoa den jakiteko irrikitan gaude. Erantzun eskutitza gela nolakoa den azalduz.


Laster arte!!!

Aita Iparragirreko, L.H.5.eko ikasleak

6 comentarios:

  1. ea laster bidaltzen duzuen zuek ere zuen gelako aurkezpena, ni behintzat irrikitan nago zuei ezagutzeko.
    Agur!!!
    Idoia

    ResponderEliminar
  2. kaixo ni elixabet naiz eta irrikitan nago zuei ezagutzeko aber noiz bidaltzen duzuen zuen gelako aurkezpena ikusteko nolakoak zareten eta nolako lana egin duzuen.
    elixabet

    ResponderEliminar
  3. Epa!!! laster elkar ikustea espero dut zuek ezagutzeko.
    Agur!!!
    Irati Iparragirre.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo, konturatuko zineten Idoia, Eli eta ni, Irati lekuz kanpo gabiltzala. Sentitzen dugu.
    Idoia, Eli eta Irati.

    ResponderEliminar
  5. kaixo ni Andoni nais, zuen klaseko deskripsioak oso polita iruditzen zait

    ResponderEliminar
  6. Kaixo lagunok!
    Oso urduri nago zuek ikusteagatik.
    Baina aurkezpenetan oso guapoak zaudete .

    Bihar arte!

    Cynthia Garrido

    ResponderEliminar