domingo, 16 de mayo de 2010

ERMUA-GURE HERRIA







Zer moduz lagunok!!!
Orain dela aste pare bat gure herriko hainbat argazki bidali genizkizuen,ba orain gure historia eta ohitura batzuk esagutuko dituzue, espero dut "rollo" handia ez izatea.

DATU OROKORRAK
Ermuko udalerriak 6,49km karratu hedadura du, eta Bizkaiko lurralde historiko ekialdeko muturrean dago,Gipuzkoako mugan eta Durangaldearen barnean.Hauekditu mugak:hegoaldean Zaldibar (Bizkaia); mendebaldean Mallabia(Bizkaia) eta ekialdean Eibar (Gipuzkoa).
Ermuko hiria Urko eta Ureta mendien magalek osatzen duten sakonune batean dago, eta Oiz mendikatetik eta Urko menditik jaisten diren zenbait erreka iristen dira bertara, Ego ibaian elkartzen direnak, hiritik gertu.
BIZTANLERIA- 18.000 biztanle.
EKONOMIA- Industria txikia eta ertaina.

HISTORIA-Ez dakigu zehatz-mehatz Ermua noiz sortu zen, baina ematen du 1.372 baino lehen sortu zela.
Etengabeko tirabiren lekuko izandako mugako gune honek bandokideen borroka.leku izan zen, defenditzeko dorreak eta harresiak eraikitzera behartuz.
Donejakueko erromesaldiaren oasa.lekua izan zen.
Frantziaren aurkako konbentzioko gerrak frantsesen inbasioa ekarri zuen,1.794an herria
arpilatuz eta errez.

ERAIKUNTZAK:
UDALETXEA-" Marqués de Valdespina"-jauregia, XVIII.mendearen erdialdekoa da
SANTIAGO APOSTOLUAREN ELIZA, nahiz eta 1.600 inguruan hasi zen erikitzen, XVIII.mende arte ez zen bukatu
LOBIANO JAUREGIA,XVI.mendean eraiki zen


BITXIKERIAK:
INAUTERIAK-Ostegun potoloan ospatzen den oilar-proba " EGUEN ZURI "eta hurrengo egunean "HARTZA EGUNEAN" kalejira egiten da.
EUSKAL JAIA-Eskuarki maiatzaren lehen igandean ospatzen den jai honek euskal dantza trzdizionala omentzen du .Euskal herriko hainbat lurralde historikoko dantzariak bertaratzen dira.
SAN MARTIN FERIA-aZAROAN OSPATZEN DA . Feria honetan inguruko baserritarren nekazaritza-produktuak ikusteaz gain erosi ere egin dezakegu.
SATIXAGUAK-Herriko jaiak dira eta uztailaren 24 tik -27 ra ospatzen dira.Ekintzen eskaintza zabalak, herritarren parte hartzeak eta txarangen koloreak dira Sant
ixaguen alderdi azpimarragarrienak.
Añadir imagen
Eliminar formato de la selección
gonbidatuta zaudete!!!

1 comentario:

  1. Beno, enteratu gara zuen herriari buruzko zenbat datuetaz, hedaduraz Idiazabal baino dezente txikiagoa da Ermua baino, biztanlez askoz handiagoa.
    Festa asko izaten dituzuela atzeman dugu, A ze parranderoak izango zareten.
    Hagian guretako batzuk gerturatuko dira Santixagutan, denok ez, ze... udalekuetara joan behar dugu.
    Mila esker konbitearengatik, eta beste bat arte.

    ResponderEliminar