miércoles, 12 de mayo de 2010

ERMUKO L:H:5:eko aurkezpena




kaixo adiskideok!
Hementxe gaude berriro gure taldearen aurkezpena egiteko.
San Lorenzo ikastetxeko, L.H. 5B.eko ikasleak gara.San Lorenzo ikastetxea Ermuan dago, autopistaren alboan.
Gu, oso talde txikia gara, 11 ikasle besterik ez gaude, gainera hamaiken artean bi neska baino ez daude; gehienok mutilak gara.
Bi urte genituenetik elkarrekin gaude, egia da, gure taldean ere gora-beherak egon direla, batzuk joan dira eta beste batzuk, ordea, etorri dira.
Gure gelan izateko era desberdina ditugu. Adibidez, Imanolek ez daki isilik egoten; Xabier, gehienetan "ilargian" dago, hori bai, beti arkatzaren bat eta paper bat izango ditu bere alboan marrazkiak egiteko, oso margolari trebea da bera. Ilyass ezin da geldirik egon, beti dago leku batetik bestera.

Guztira, 4 irakasle ditugu. Marijo gure tutorea da, Arantza ingelesekoa, Iñaki, soinketa ematen duena eta Agurtza musikakoa. Orokorrean talde alaia gara, berritsuak ere bai; batzuetan, andereñoa haserretzen da iskanbila handia sortzen dugulako, eskerrak gutxi garela...
Beste batzuetan irakasleak esaten digu oso alferrak garela eta hori bakarrik etxeko lanak ez egiteagatik!!!

Ikasturte honetan irteera asko egin dugu. Abenduan, gabonak baino lehen, Lurraskan egon ginen
hiru egun pasatzen; Marijo, Pili, Arantza irakasleekin eta L.H. 6koekin. Animaliei jaten ematen ikasi genuen, zaldian ibili ginen, eskulanak eta kandelak egin genituen.

Egun bateko irteerak ere egin ditugu Durangora eta Bilbora. Durangoko planetariora joan ginen iluntzean eta teleskopien bidez ILARGIA eta VENUS ikusi genituen. Mundiala izan zen.
Beste irteerak 5D.eko ikasleek kontatuko dizkizuete.

Adio!!!!!

1 comentario:

  1. Kaixo, konturatu gara zuek ere gure modukoak zaretela, hau da normalak. Harridura sortu digu, hain neska gutxi izatea. Nola moldatzen zarete gelan? eta jolastokian?.
    Irteera asko egin dituzuela konturatu gara, gauez ere irteerak egiten dituzuela. Ez ahal zenuten loorik hartu??? jejeje.
    Jarraitu beharrean gaude zuen aportazioak aztertzen, agur.

    ResponderEliminar