lunes, 17 de mayo de 2010

ERMUKO 5. D MAILAREN AURKEZPENA


Kaixo lagunok:

Argazkian ikusten duzuenez oso ikasle gutxi gara gelan eta baita neska gutxi ere, hiru besterik ez.

Oso langileak garela esaten dugu, baina andereñoak ez du gauza bera penrtsatzen.

Gure arteko harremanak onak izaten dira normalean, baina noiz behinka eskanbilak sortzen dira.

Atsedenaldietan jolasteko hiru taldetan banatzen gara, gustuaren arabera: batzuk futbolean aritzen dira, beste batzuk sokarekin eta besteak hitz egiten egoten gara.

Aurten, urtero bezala, zenbait irteera egin ditugu. Adibidez; Deban egon ginen kosta aztertzen eta beste batzuk.

Baita ere antzerki bat prestatzen ari gara eta laister Eibarko Unibertstate Laboralean antzeztuko dugu. Honi buruz berriak jarriko ditugu bloggean.

Agur, laister arte.

Ah! ia ahaztu zaigu, gure andereño Pili deitzen da (oso jatorrra dela jartzeko esan digu).




1 comentario:

  1. Joño, joño, gela honetan ere neska gutxi, zer, jan egin dituzue besteak ala??? jejeje Ei, neskak, zer moduz tratatzen zaituzte mutilak? Juamak esaten digunez, hain neska gutxi egonda andregaia bilatzeko arazoak.
    Errekreo ordua iristen ari zaigu eta agurtzera goaz.

    ResponderEliminar